Mostrando entradas con la etiqueta berria. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta berria. Mostrar todas las entradas

jueves, 22 de septiembre de 2011

KUKUTZA GAZTETXEA

KUKUTZA GAZTETXEA

(Irailaren 21a) Goizean hiru mila pertsona baino gehiago elkartu ziren atzo Errekaldeko plazan. Arratsaldean manifestazioa egin zuten Kukutza gaztetxea defendatzeko eta ez suntsitzeko.


Manifestazioa Amezolatik Gordoniz kaleraino zihoan bitartean, jendeak polizia gutxiago eta kultura gehiago aldarrikatzen zuen.

Manifestazioa Kukutzara ailegatu zenean jendeak gaztetxe barrura sartu nahi zuen, baina han zeuden poliziek sarrera debekatu zioten.

Pertsona batzuk eraikuntzaren atzeko sarreratik sartu nahi zuten, baina ez zuten lortu ertzaintza barruan zegoelako.
Jhojan Zapata

domingo, 22 de mayo de 2011

BOTOA EMATEKO GARAIA


Maiatzaren 22an Foru eta Udal Hauteskundeak izango dira.
18 urtetik gorako jendeak botatzeko eskubidea dauka.

Botoa emateko pauso hauek eman behar dira:

  • Lehenengoz mahaian egiaztatu behar duzu zure identitatea:  NAN-a aurkeztearen bidez.
  • Kontuan izan behar duzu boto-txartelek eta gutun-azalek kolore desberdinak izango dituztela. Gutun-azal zurian udal-zinegotzien zerrenda sartu behar da eta gutun- azal laranjan diputatuen zerrenda.
  • Gutun-azal bakoitza dagokion hautestontzian sartu behar da.
  • Datorren igandean goizeko 9etatik arratsaldeko 8etara irekita egongo dira hauteskunde-mahaiak.
Gontzal eta Unai

LORCA-KO LURRIKARA



2011-Ko maiatzaren 11an,  Lorcan (Mutzia) 8 pertsona hilda eta  zauritu asko egon ziren lurrikararen ondorioz.

5,1 magnitudeko lurrikara suertatu zen 4,5 graduko seismo baten ondorioz. Hildako bat txikia zen. Gobernuko eskuordeak, Rafael Gonzalez Tovarrek, ziurtatu zuen hildakoen kopurua zortzi zela eta bi pertsona oso larri zeudela. Horrez gain, zaurituen kopurua berrogeita hamarrera heldu zen  eta Lorca-ko futbol zelaia ospital bihurtu zuten.

Lurrikararen epizentroa Terciako mendizerran aurkitu da. Seismo honek hondamen handia eragin du Lorcan. Halaber indar handiz  eskualde honetako hainbat herri eta hiritan hauteman dute, hala nola,  hiriburuan, Mazarronen, Cartagenan, Aguilasen eta beste hainbat herrialdetan  Almerian, Madrilen eta Alicanten.
                              
                        GUZTIOK LORKAREKIN!!!           

Imanol eta Mikel Mendigutxia